Erakundeei laguntzen diegu tokiko hizkuntza(k) ulertzen eta/edo erabiltzen zailtasunak dituztenekin komunikatzen.

Hartara, komunikazioan inplikatutako bi alderdien arteko kultura- zein hizkuntza-aldeak gainditzen laguntzen du CCIk, pertsona guztiek baldintza berdinetan izan dezaten sarbidea zerbitzu publikoetara.

2000tik, gure enpresak idatzizko itzulpenak (zitazioak, autoak, erreguzko mandatuak, epaiak) zein ahozko interpretazioak (deklarazioak, eskubideak irakurtzea, epaiketak) egiten ditu Nafarroako organo judizialetan.

Halaber, Nafarroako polizia-etxeetan (Foruzaingoa, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta udaltzaingoak), ospitale eta osasun-etxeetan, adingabeentzako zentroetan eta abarretan lan egiten du CCIk.

50 hizkuntza baino gehiago: albaniera, armeniera, banbara, bengaliera, bulgariera, georgiera, hassania, koreera, lingala, mongoliera, persiera, soninkea, uolofera, urduera…