Itzulpen arrunta

CCIk itzulpen-zerbitzu osoa eskaintzen du Europako hizkuntza guztietan eta gero eta gehiago eskatzen ari diren beste batzuetan ere, hala nola txineran, japonieran eta arabieran.

Itzulpen arrunteko zerbitzuak testu-mota askotarako soluzioak proposatzen ditu, adibidez merkataritza-katalogo bat hizkuntza bakar batera itzultzea edo hizkuntza anitzeko proiektuak egitea.

Zinpeko itzulpena

Itzulpen batzuek zinpeko itzultzaile baten zigilua eta sinadura behar dituzte baliodunak izateko. Itzulgaia eta itzulpena berdin-berdinak direla ziurtatzen du horrek.

CCIk zinpeko itzultzaile espezializatuekin lan egiten du, zehaztasun guztiak betetze aldera.

Interpretazioa

Gure interpretazio-zerbitzuek komunikazio arin eta erraza eskatzen duten jardunak asetzeko laguntza linguistikoa eskaintzen dute, konplikazio larriak saiheste aldera.

CCIk hitzaldietan, prestakuntza-ikastaroetan, negoziazioetan, aurkezpen-saioetan eta bileretan, besteak beste, egiten ditu interpretazio-lanak.

Interpretazio soziala

Bizi diren tokiko hizkuntza edo hizkuntzak ulertzeko zailtasunak dituzten edo besterik gabe beren ama-hizkuntzan egin nahiago duten herritarrei laguntzeko da interpretazio soziala.

2000tik daramagu itzulpenak eta interpretazioak egiten Nafarroako organo judizialetan.

Beste zerbitzu batzuk

CCIk bestelako hizkuntza-zerbitzuak ere eskaintzen ditu, hala nola aholkularitza linguistikoa, transkripzioak,  teleinterpretazioa, off-eko ahotsa eta telefono-deiak.