Eta euskalduna bazara baina ez baduzu denborarik edo nahikoa ziurtasunik testuren bat euskaratzeko, utzi gure eskuetan.

Hemengoak garelako eta hemengoa zaindu nahi dugulako.

GURE LAN-MOLDEA

  • 1. ITZULI BEHARREKO TESTUA/BIDEOA/AUDIOA JASOTZEA

    Proiektu-kudeatzaileak enkargua jaso eta ezaugarriak zein baldintzak (hitz-kopurua, formatua, gaia, epea…) aztertzen ditu.

  • 2. ITZULTZAILEA AUKERATZEA

    Itzultzaile egokienari (edo egokienei) esleitzen diogu lana, eta jarraibideen berri eman ere. Proiektu-kudeatzailea bezeroaren eta itzultzailearen arteko zubi-lana egiten hasten da.

  • 3. ITZULPENA

    Itzultzaileak lana egiteari ekingo dio orduan, beharrezko kalitateaz eta adostutako epean.

  • 4. BERRIKUSPENA

    Proiektu-kudeatzaileak itzultzaileak egindako itzulpen-lana berrikusten du1 (erratak zuzentzeko eta interpretazio-aldeak saihesteko). Bezeroarentzako oharrak ere prestatzen ditu, beharrezkoak balira.

  • 5. ENTREGATZEA

    Bukatzeko, enkargua adostu zenean finkatutakoari jarraiki ematen diogu lana bezeroari. Gero, albarana eta faktura bidaliko zaizkio.

  • 6. FEEDBACKA

    Gomendagarria da bezeroak itzulpen-lana aztertzean edo erabiltzean aurkitu lezakeen edozein kontu jakinaraztea guri… elkarren onurako izango baita etorkizuneko enkarguei begira.

     

    1 ES/EU/FR/EN/DE hizkuntzetarako