CastellanoEuskara
traduCCIones - Centro de Comunicación Internacional
LANEGUN BAT
AurkezpenaZerbitzuakHizkuntzakBezeroakHarremanetarakoHome
 

Lanegun bat

08:00 Lanean hasten gara.

08:23 Gutun bat euskaratzeko enkargua.

08:35 Irisgarritasunari buruzko txosten bat itzuli behar da frantsesetik gaztelaniara.

08:50 Atzoko bezeroak deitu du alemaneraz itzultzeko zen testu horretan aldaketa "txiki" batzuk egin dituztela esateko.

09:16 Guardia Zibilak deitu du. Poloniako kamioilari bat atxilotu dute eta interpretari bat behar dute deklaratzen laguntzeko.

09:46 Berrogeita hamar orri ingeleseratzeko aurrekontua eskatu digute. Etziko behar dute itzulpena. Epe horrekin kalitateko itzulpena ezin dela egin esan diegu, eta uko egin diogu enkarguari.

10:00 Grabaketa saioa hasi da. Ingeles itzultzaile bertakoak off-eko ahotsa jarri behar du promozio bideo batean.

10:05 Bezero batek fitxa batzuk prestatu ditu. Zuzenketa ortotipografikoa egiteko eta, gero, testuak euskaratzeko eskatu digu.

10:07 Errumaniako senar-emazte batek alabaren jaiotza agiriaren zinpeko itzulpena eskatu digu.

10:10 Brasildar batek bere ikasketen eta unibertsitate titulazioen zinpeko itzulpena nahi du.

10:30 Triptiko bat gaztelaniatik euskarara pasa behar dugu. Berehalako behar dute. Esku artean dugu utzi eta itzultzeari ekiten diogu.

10:39 Hozkailuetako atea aldez nola aldatu azaltzen duen esaldi bat itzuli behar dugu 16 hizkuntzatara.

10:55 Bulgariera interpretaria bulegora etorri da justizia jauregian izandako epaiketa batean aritu izanaren egiaztagiria ekartzera.

11:09 Deia epaitegietatik. Epai baten bila joan behar gara, txineraz jartzeko, baita bi erreguzko mandaturen bila ere, frantseseratzeko.

11:10 Berriro epaitegietatik. Gaurko aurreikusita zegoen epaiketa bertan behera geratu da. Errusiera interpretariari abisatu beharko diogu orain, joan ez dadin.

11:23 Web orri bat ingeles, frantses eta alemaneraz (eta, agian, euskaraz ere) jartzeko aurrekontua eskatu digute. Ekin diezaiogun, bada, hitzak zenbatzeari!

11:25 Liburuxka bat euskaratu behar dugu oraingoan. Hau ere presakoa!

11:35 Aldaketa gehiago alemaneraz jartzeko zen testu hartan.

11:50 Guardia Zibila, berriro. Interpretaria ez dela oraindik iritsi... Oraintxe heldu da.

11:51 Aurrekari penalak, zinpeko itzulpena egiteko.

11:55 Gida bat ingeles, frantses, errusiera, errumaniera, arabiera eta txineraz jartzearen prezioa jakin nahi dute, eta noizko egin dezakegun lana.

11:58 Informatikaria sartu da atetik. Zer demontre izorratuko zen oraingoan!

12:34 Aurrekontua eta epea onartzeko deitu dute. Italierara itzuli behar da katalogo bat.

12:50 Ezkontzara. Gaur, ezkontzak egiten dira epaitegietan. Senegaldar bat eta ginear bat ezkondu behar dira, eta interpretaria eskatu dute.

12:57 85.345 hitz euskarara itzultzeko. Bi hilabeterako lana itzultzaile batentzat, lanaldi osoan.

13:02 Epaitegikoak, berriro. Hiru marokoar atxilotu dituzte, eta arabiera interpretaria behar dute goardiako epaitegian.

13:23 Administraziokoak etengabe dihardu eskabide-orriak, albaranak eta fakturak egiten, kobratzeak eta ordainketak egiaztatzen, idazpenak egiten,...

13:25 Ea iritsi den gazteleratu behar zen guraso-agintearen itzulpena. "Bai, heldu berri da. Etorri nahi duzunean, goizeko zortzietatik arratsaldeko seietara"

13:47 ¿Mandinga? Eta nondik aterako ote dugu mandingaz dakien inor?

14:55 Joan den astean hitzaldi batzuk egin ziren. Grabatu egin zituzten guztiak, eta, orain, zintak transkribatu eta, gero, ingelesez zegoena gaztelaniaz jarri eta alderantziz egiteko eskatu digute.

15:34 Ingeles interpretariak suitzar teknikariarekin batera jarraitzen du fabrika bateko makina bat konpontzeko ahaleginean.

16:00 Frantziako futbol taldearen mahaingurua hasi berri da; gero, zuzendaritza arteko afarira; eta, bihar, partidura eta partidu ondoko deklarazioetara; hortxe arituko da CCIko interpretari bat.

16:15 Orain, guardiako epaitegira joan behar da, goizeko poloniar kamioilariari laguntzera..

16:34 Eslogan "itzulezin" bat itzuli behar dugu lau hizkuntzetara.

16:56 Baietz, prest egonen dela alemanerako itzulpena biharko, goizean goiz, bai.

17:23 Larrialdietakoak. Bulgariar bat omen dago han, eta ez dute elkar ulertzerik. Hizkuntza hori dakien norbait bidaltzeko, faborez.

19:54 Udaltzaingoa. Ordu hauetan! Zer hizkuntzatakoa? Uolof? Arazorik ez. Biharko uzterik, bai? Ez? Bada, oraintxe doa.

 

 

(c) CCI Centro de Comunicación Internacional   Iratxeko Monasterioa, 47, behea (atzealdea). 31011 Iruña
948 197 997    euskera@traducci.com    internacional@traducci.com