CastellanoEuskara
traduCCIones - Centro de Comunicación Internacional
AurkezpenaZerbitzuakHizkuntzakBezeroakHarremanetarakoLanegun BatHome

Erabiltzaileentzako arauak

1.- Zerbitzu publiko batera jotzea beharrezkoa denean eta hizkuntza ofizialetan adierazteko zailtasunak ditugunean, ulertzen ez ditugunean edo gure ama hizkuntzan hitz egitean seguru edo erosoago sentitzen garenean, interprete bat eskatuko dugu, eta argi eta garbi zehaztu beharko da zein hizkuntzarako edo dialektorako behar dugun.

Une horretan hizkuntza edo dialekto hori hitz egiten duen interpreterik ez badago, zerbitzu publikoak erabiltzaileak ezagutzen eta menderatzen duen bigarren hizkuntza baten interprete batekin ordezkatzen saiatuko da edo, kasuan kasu, ahal den modurik komenigarrienean arazoa konpontzen saiatuko da.

2.- Sexu, kultur komunitate edo arraza bereko interprete bat eskatu nahi dela zehaztu daiteke, erabiltzailea horrekin erosoago sentitzen bada.

Zerbitzu publikoa eskatutako profila duen interpretea aurkitzen saiatuko da, baina kontuan hartu behar da erabilgarritasuna mugatua dela eta hainbat kasutan zaila izanen dela interprete hori aurkitzea.

Kasu horietan beste interprete batengana joko da edo hitzordua atzeratuko da, eskatutako profilaren erabilgarritasunaren arabera.

3.- Interpretazioa zerbitzu publikoak eskaintzen duen doako zerbitzua da; horrela, erabiltzaileak ez dio interpreteari zertan ordaindu edo mesederik itzuli behar.

4.- Ekitaldian, hitz egiterakoan, erabiltzailea zerbitzu publikoaren hornitzaile edo langileari zuzenduko zaio beti, eta ez interpreteari. Honela, hiztunen arteko komunikazioa zuzenagoa eta arinagoa izatea lortuko dugu.

5.- Interpretea alde neutrala da, eta ezin ditu alde baten zein bestearen aldeko interesak faboratu. Horregatik, interpreteak gure herrialde, kultura edo erlijio bera badu ere, ezin izanen du gure alde egin, ezta aholkurik edo balio-judiziorik eman ere.

Hori horrela izanik, guk ezin dugu interpretea hori egiteko estutasunean jarri; izan ere, hori egingo balu, kalte egin liezaguke agian guretzat funtsean kaltegarria den iritzi bat ematean, ez baita ez aditua ez aholkularia.

6.- Interpreteak esaten den guzti-guztia zehazki berresango du; hortaz, ez du guk interpretatu nahi ez dugun zerbait esango.

 

 

(c) CCI Centro de Comunicación Internacional   Iratxeko Monasterioa, 47, behea (atzealdea). 31011 Iruña
948 197 997    euskera@traducci.com    internacional@traducci.com