CastellanoEuskara
traduCCIones - Centro de Comunicación Internacional
AurkezpenaZerbitzuakHizkuntzakBezeroakHarremanetarakoLanegun BatHome

Hornitzaileentzako erabilera arauak

1.- Lana behar bezala garatzeko, eta interprete baten esku-hartzea beharrezkoa denean, lehenik eta behin, zerbitzu publikoaren langileak komunikazioaren xede izanen den pertsonaren identitate, jatorri, kultura, erlijio, hizkuntza edo dialekto zehatzari buruzko ahalik eta datu gehien bilduko ditu, interprete egokia aurkitu ahal izateko.

Tratatu beharreko gaiaren izaerak ere interpretearen hautaketa baldintzatuko du (hainbat kasutan, gerta daiteke erabiltzailea bere etnia, kultura, erlijioa eta abar konpartitzen duen pertsona batekin erosoago sentitzea; baina, beste hainbat kasutan, konfidentzialtasun arrazoiak direla eta, posiblea da erabiltzailea inolako identitate loturarik mantentzen ez duen interprete batekin seguruago sentitzea).

Ondorioz, eta posible den neurrian, une bakoitzeko beharrei egokitzen zaien interprete batekin harremanetan jartzen saiatuko da.

2.- Interpreteari ahalik eta lasterren dei egingo zaio, eta parte hartu behar duen kasuaren gaiari buruzko informazioa emango zaio.

3.- Edozein komunikaziori hasiera eman baino lehen, beharrezkoak diren aurkezpenak eginen ditu, bere burua eta interpretea aurkeztuz.

4.- Hitz egiteko orduan, erabiltzaileari zuzenduko zaio artezki, eta ez interpreteari, bi alde horiei baitagozkie komunikatzeko beharrak eta horrela elkarrizketa zuzenagoa izango delako.

5.- 3 edo 4 minutu baino mintzaldi laburragoak egiten ahaleginduko dira solaskideak, interpreteak erabiltzaileari mezuaren edukia ahalik eta modurik zehatzenean igor diezaion.

6.- Interpreteak edozein kontu argitu nahi izatekotan, laguntza emango zaio eta dauden zalantzak jorratuko dira.

7.- Erabiltzailearen lekukotasuna leialki eta zuzenki bilduko bada, kontuan hartu beharrekoa da interpreteak erabiltzaileak adierazitako guztia (zakarkeriak edo lizunkeriak barne) berresan behar duela; hortaz, ez da interpretearen prestakuntza edo gaitasuna zalantzan jarri behar, interpretea erabiltzaileak esandakoa leialki berresaten saiatzen baita soilik.

8.- Interpreteari ez zaio eskatuko interpretaziotik at dagoen muga gainditu dezala, eta interpretea bi aldeei era berean zerbitzu bat ematen dien bitartekari linguistiko eta kulturala dela aintzat hartuko da.

9.- Lan ingurunean kultur aniztasuna jorratzen saiatuko da. Interpreteek betetzen duten zeregina baloratuko da, lanaren xede diren kulturei buruz ahalik eta gehien ezagutzeko ahalegina eginen da, eta gaiari buruzko ezaguera hobetzeko baliagarriak diren ikastaroetara, mintegietara eta abarretara joaten saiatuko da.

 

 

(c) CCI Centro de Comunicación Internacional   Iratxeko Monasterioa, 47, behea (atzealdea). 31011 Iruña
948 197 997    euskera@traducci.com    internacional@traducci.com