CastellanoEuskaraEnglishEsperanto
traduCCIones - Centro de Comunicación Internacional
BEZEROAK
AurkezpenaZerbitzuakHizkuntzakHarremanetarakoLanegun BatHome
 

Bezeroak

Azken eguneratzearen egunean (2014), ia 700 bezerok osatzen dute gure zorroa.

Gure bezeroak enpresa pribatuak (txikiak eta ertainak) eta organismo publikoetako departamentu edo zerbitzuak izaten dira, gutunak, txostenak, ikerlanak eta abar itzuli nahi dituztenak ohiko lan hizkuntzetara (ingelesa, alemana eta frantses).

Enpresa handiagoak dira hizkuntza horietaz gain beste batzuk ere (italiera, portugesa, errusiera, poloniera,...) eskatzen dituztenak zirkularrak, eskuorriak, jarraibide-liburuak eta abar itzultzeko.

Euskara itzulpenak, aldiz, erakunde publikoek, maketatze eta diseinu enpresek, elkarteek eta abarrek eskatu ohi dituzte, batez ere. Ildo horretatik, aipatu behar da CCIk hainbat kontrata lortu dituela euskara itzulpenak egiteko: Iruñeko Udala, Barañaingo Udala, Nafarroako Arartekoa, Animsa,...

Bukatzeko, CCIk Nafarroako Gobernuko Justizia Departamentuak deitutako kontrata lortu (2000. urtean) eta berritu (2006. urtean) zuela nabarmendu behar dugu, Nafarroan dauden organo judizial desberdinek eskatutako ahozko interpretaritzak zein idatzizko itzulpenak egiteko.

 

CCIk 700 bezerok osatutako zorroa du, egun

 

(c) CCI Centro de Comunicación Internacional   Iratxeko Monasterioa, 47, behea (atzealdea). 31011 Iruña
948 197 997    euskera@traducci.com    internacional@traducci.com