CastellanoEuskaraEnglishEsperanto
traduCCIones - Centro de Comunicación Internacional
AURKEZPENA
ZerbitzuakHizkuntzakBezeroakHarremanetarakoLanegun BatHome
 

Aurkezpena

Centro de Comunicación Internacional, S.L. hizkuntza zerbitzuko enpresa da, 1992. urtean eratu zena.

CCI osatzen duten profesional aditu eta arituek moldabide eraginkor eta pertsonalizatuak baliatzen dituzte enpresen eta bezeroen artean zein erakundeen eta herritarren artean sortu ohi diren komunikazio premietarako.

Zerbitzu sorta zabala jartzen du eskura: itzulpen arruntak, itzulpen zinpekoak, interpretaritza, interpretaritza soziala eta beste hizkuntza zerbitzuk batzuk.

Gure lan prozedurari esker, zerbitzuak adostutako epean eta kalitate handiz eginen ditugula bermatu dezakegu. Halaber, arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, konfidialtasunean oinarritua. Izan ere, lanbidearen kode etiko eta deontologikoari jarriki jarduten dugu.

CCI enpresaren jarduera nagusia itzulpen eta interpretaritza lanak dira, eta hauexek dira ohiko lan hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana, batez ere, eta portugesa eta italiera, jarraian. Gure bezeroen beharrak asetze aldera, beste hizkuntza batzuk ere biltzen dituzten proiektuak aurrera ateratzen ditugu: nederlandera, errusiera, txinera, errumaniera eta abar, baita armeniera, lingala, bengalera eta mongoliera bezalako hizkuntza exotikoak ere.

Gur egun (2014), ia 700 bezerok osatutako zorroa du gure enpresak, eta erakunde publikoak, enpresa pribatuak, elkarteak, fundazioak eta partikularrak dira, gehien bat.

 

Itzulpengintza eta interpretaritzaren kode etikoa

CCI osatzen dugun guztiok, izan enplegatuok izan azpikontratatuok, lanbidearen kode deontologikoari jarraiki lan egiten dugu.

> Ikusi kode etikoa

CCI hedabideetan: Albisteak, artikuluak, erreportajeak, bloga...

 

(c) CCI Centro de Comunicación Internacional   Iratxeko Monasterioa, 47, behea (atzealdea). 31011 Iruña
948 197 997    euskera@traducci.com    internacional@traducci.com